Eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetze aldera bost egitasmo jarri ditu martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Sektore guztietara zabaltzen ahaleginduko dira, lehiakortasuna alor guztietan hobetzeko asmotan.
Egur eta altzarien sektorea
Kidetuz egitasmoarek Urola bailarako egur eta altzarien sektoreko enpresak batzen ditu. Sektore honetako enpresei laguntza ematea da proiektuaren xedea, eta Udal Elkartearen, Uggasaren eta Iraugi Lantzenen arteko lankidetzarekin produktuak dibertsifikatzeaeta lehiakorragoak izatea dute helburu.
Jada urte batzuk ditu egitasmoak, 2012an hasi baitzen. Duela bi urte hasitako proiektua 2015ean amaituko da, datorren urtean.
Industria sektorea
Lankidetzan proiektuak garatzeko gune bat sortu da. Enpresetara bisitak egiten hasi dira, proiektua azaltze, baina urritik aurrera izena emandako enpresak elkarrekin hasiko dira lanean. Orain arte zazpi enpresek eman dute izena.
Talde horretan lankidetzarako aurkerak aztertuko dituzte lehendabizi; eta ondoren, proiektu txiki eta zehatzak garatuko dituzte elkarlanean.
Arte grafikoen sektorea
Krisi garaiari etengabeko aldaketa garaia gehitu behar zaio; krisia jasateaz gain, aldaketa teknologikoei erantzuteko beharra eta azken garraxia izateko erantzunkizuna du arte grafikoetan lanean dabilen enpresak.
Udal Elkarteak sektori horri buruzko azterketa bat egin du, gaur egungo egoera zein den laburbilduz eta elkarlanerako hainbat aukera eta lan-ildo proposatuz. Honela, eskualdean alor honetan dabiltzen enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da.
Industria sektorearekin egin duen bezala, Udal Elkarteak urrian zehar sektore horretako enpresak bisitatu ditu.
Soladuraren sektorea
Soldadura lantzen duten enpresa asko daude eskualdean. Horiek ere gogor jasan duten krisialdiaren eragina eta lehiakortasuna hobetzeko premia dute. Alabaina, gehienak enpresa txikiak dira eta zaila da norbere aldetik lehiakortasuna berreskuratzea.
Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak sektore horretako eskualdeko enpresa eta eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du. Urrian zehar sektore horretako enpresak bisitatu ditu Udal Elkarteak, eta lan horretan jarraituko du azaroan.
Elikagaien sektorea
Elikagaien sektoreko balio-katea indartzeko eta lehiakorragoa izateko egitasmoa bideratuko du Udal Elkarteak. Euskal Autonomia Erkidegoan burutuko den proiektua izango da, zeinetan hainbat garapen agentziek hartuko duten parte. Ekimenean gure eskualdeko 20 enpresek hartuko dute parte.
Egitasmoren batean interesa duena jar dadila kontaktuan Udal Elkartearekin. Horretarako hainbat bide daude: 943 89 08 08 zenbakira deitzen, enpresa@urolakosta.org helbidera idazten edo Zarauzko egoitza bertaratzen.