Urkullu Orioko Ikastolan izango da

Karkara 2014ko ira. 30a, 07:53

Iñigo Urkullu lehendakaria Orion izango da Kilometroak Jaia dela eta

Orioko Herri Ikastolari egokitu zitzaion duela urte bat Kilometroak 2014 Jaia antolatzeko ardura. Urte betean ereindakoak igande honetan emango ditu fruituak. Igaro dira 360 egun, hasi da atzera kontaketa.

Urriaren 5erako bost egun besterik geratzen ez direnean Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita jasoko du Orioko Herri Ikastolak. Kilometroak 2014 ekimeneko eta Ikastolako arduradunekin bilduko da 15:30ean.

Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia Orion egingo denez Oriora bisita egitea erabaki du lehendakariak egun handia baino lehen. Hortaz, bihar, Ikastolakoekin bilduko da eguerdi partean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide