Jendez josi zen Kalakari taberna. 22:00 eman orduko hasi ziren lehen notak jotzen eta musikak hartu zuen gaua. Bi balaren bertso musikatuak, Arrauntz Ustelen esentzia, Elektropeñaren parranda sortzeko grina eta Citizen Kane taldearen 20 minutuko dosi indartsu bezain berezia.
Lau talde taula gainean eta jendetza oholtzaren magalean, dantzan. Giro ederrean esan zuten agur Citizen Kane taldekoek.