Binakako padel liga hasiko da Karelan

Karkara 2014ko ira. 29a, 10:15

Argazkia: Padel Orio

Bihar, irailaren 30ean, amaituko da izena emateko epea eta urriaren 1etik 5era probak egingo dira parte-hartzaileen maila neurtzeko

Maila guztietako jokalarientzat prestatuta dago Orioko bikotekako padel liga: sei bikoteko taldeetan banatzen da, maila berekoak elkarren aurka jarriz. Baina bikote guztiek jokatuko dute zerbait partiduero, mailaz igo eta jaisteko aukera ere baitago.

Bihar, irailaren 30a izango da izen emateko azken eguna eta asteazkenetik igandera, urriaren 1etik 5era, mailakatze probak egingo dira. Urriaren 6tik abenduaren 14ra jokatuko dira partida erregularrak, eta abenduaren 15etik 21era finala eta igoera partidak izango dira.

Izen-ematea 30 eurokoa da jokalari bakoitzeko, eta kiroldegiko bazkideek %25eko deskontua izango dute. Prezioan sartzen dira ordu eta erdiko bost partida bikoteko –eta igoera eta finaleko partidak–, padeleko pilotak eta aldagelak erabiltzeko eskubidea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide