Uda agurtzeko, dardo txapelketa

Karkara 2014ko ira. 29a, 08:55

Giro onean jokatu zen Udako dardo txapelketa; tabernak dardo jokalari eta zaleez bete ziren. Irabazleen artean oriotar bat: A. Labarburu.

Mundiala izan da. Honela definitu du Joseba Unanuek asteburu honetan Orion jokatu den udako dardo txapelketa. Aurrera, Koasta eta Kalakari tabernetan jokatu da eta 16 jokalarik hartu dute parte; horietatik zortzi oriotarrak.

Hirugarren mailan txapelduna oriotarra izan da, Aritz Larburu. Bigarren postuan Leslly Espinoza geratu da; hirugarrenean Pablo Basky eta laugarrenean Javier Murillo.

Laugarren mailako finalean Tole izan da txapelduna. Bigarren eta hirugarren postuan etxeko jokalariak geratu dira; Jose M. Laredo eta Rober, hurrunez hurrun. Laugarren postuan Tipi lasartearra geratu da.

Sailkapena

3 maila                                                   4 maila
1. A. Larburu                                            1. A. Tole
2. L. Espinoza                                           2. J, M. Laredo
3. P. Basky                                               3. Rober
4. J. Murillo                                               4. J. Tipi 

Gipuzkoako Kopa urrian zehar

Aurrera Pirañak, Koasta Dragons, Koasta Pumba, Kalakari Bears, Kalakari Otsoak eta Blink Bulls talde oriotarrek gipuzkoako kopa jokatuko dute. Urrian izango da eta garaileak kirol beka bat eskuratuko du datorren txapelketa nazionalean parte hartu ahal izateko. Nazioarteko txapelketa Galizian izango da.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide