Etxe ondoan grabatzen zuten Goenkale eta hara gerturatzen zen Garate, telebistako munduak jakinmina sorrarazten baitzion. Bere lehen kamera aurrekoa ere telesail horretan egin zuen. Orain, dokumental bateko figurante lanetan aritu da. Kamera aurrean gozatzen duen arren, kamera atzean egoteari ez dio izkin egiten oriotarrak.
Goazen gudari danok filmean ikusi zaitzakegu...
Bai. Agentzi batean izena emanda nago, Binahi izenekoan, eta dokumental bat egiteko figuranteak behar zituztela esan zidaten. Nire argazkia bidali nuen eta hartu egin ninduten.
Agentzian noiz eman zenuen izena?
Sare sozialetan niri jarraitzen hasi ziren. Nik, ordurarte, ez nituen ezagutzen; baina orduan, Binahi zer zen jakin nuen eta izena ematea erabaki nuen.
Zergatik?
Mundu hori gustatu egiten zait, ikus-entzunezkoen alorra atsegin dut. Goenkalen ere ateranintzen ekainean, paper txiki bat egiten.
Nola suertatu zitzaizun Goenkalekoa?
2012 urtean egin nuen nire lehen kastinga eta Goenkale telesailerako izan zen, pertsonai printzipal baten papera egiteko. Geroztik beste bi kasting egiteko deitu didate, hauek ere protagonista izateko, baina ez ninduten hartu. Ez nuen pertsonaiaren perfila betetzen.
Hiru kasting eta gero, jada ezagutzen ninduten; eta aurten, otsailean deitu zidaten paper txiki bat egiteko. Inongo probarik egin gabe hartu ninduten, zuzenean.
Nolako esperientzia izan zan?
Oso polita izan zen. Lehenagotik ere lagun batzuk nituen Goenkalen zebiltzanak eta ezagutzen nuen dinamika. Gainera, nire ikasketekin lotura daukanez nahiko etxekotuta nago telebistarekin. Halaber, aktore bezala, lehen aldia zen eta urduri nengoen. Arropa jantzi, makillatu, entseguak egin, grabatu... goiz bateko kontua izan zen eta oso gustura ibili nintzen.
Ikus-entzunezko ikasketak egiten ari zara. Horren harira hasi zara kamera aurrekoak egiten?
Zer dela eta?
Gradu oso serioa ez zela esaten zidaten, etorkizun gutxikoa zela. Horregatik, enpresagintza hartzekotan egon nintzen. Donostiako Deusto eta Bilboko UPVko ate irekietara joan nintzen; baina azkenengo momentuan ikus-entzunezkoak egitea erabaki nuen, hori baita benetan atsegin dudana. Ez nuen damutu nahi.Eta hartutako erabakiaz ez zara damutu, ezta?
Goazen gudari danok filmera bueltatuz... ze paper egitea egokitu zitzaizun?
Goenkale baino lasaiagoa izan zen grabaketa, izan ere, telesailean pertsonaia bat nintzen eta kamerak ni enfokatzen ninduten. Dokumentalean, berriz, 40 figuranteren artean bat gehiago nintzen. Urduritasuna txikiagoa zen, baita ongi egin beharraren ardura ere.
Bost eguneko grabaketa izan zen dokumentalarena. Ni lehenengo egunean joan nintzen, eta gun osoa pasa genuen grabatzen. 40 gudari ginen Eusko Gudariak abesten, armak erabiltzen ikasten, gerrarako bidean... sekuentzia ezberdinak grabatu genituen. Ondoren, sekuentzia berezi batzuk grabatu behar ziren eta 40 figurante horietatik 4 behar zituzten.
Zu izan zinen horietariko bat.
Nahieran hautatu zituzten lau pertsonak, baina niri ilusioa egin zidan; zenbat eta gehiago grabatu, hobe. Eszena horretan Eusko Gudariak abestia nola sortu zen erakusten genuen eta abestu egin behar genuen.