Aurrera, Koasta eta Kalakari taberna Udako dardo Koparen eszenatokiak izango dira. Irailaren 28an, arratsaldeko 16:30ean, amateur C eta D mailetako 16 dardolari lehiatuko dira Orioko hiru tabernetan.
Jokalariak 16, eta erdiak etxekoak: Jose Luis Agote, Iker Uranga, Jose Mari Laredo, Miriam Manterola, Patxi Barrenetxea, Lesly Espinosa, Manuel Aguirrebeña, Oscar Malviz.
Jokalari bakoitza sailkapen fasean puntuazio bat eskuratuta dator Oriora. Igandean irabazi ezkero puntuazio hori bider 10 € izango da lortuko duen saria, eta bigarrena eginez gero bider 5 eginda lortutako kopurua izango da dirutan eskuratuko duena.