Banderarik gabeko garaipena izan da neskena. Urte luzez amestutakoa lortu dute, Kontxako Estropadan arraun egitea. Bandera zuri eta urdinaren aldeko lehian sartu dira eta tajuz bete dute beren lana. Batelerak eraman duten arren bandera, garaipen historikoa izan da aurten neskek eskuratu dutena. Arranplara iritsi eta zaleen oihu eta txaloen arten ospatu zuten, atzo, lortutakoa.
Arranplan umoreko ez zeudenak gizonezkoak ziren. Lehen igandean banderaren lehiatik kanpo geratu ziren, urrun zuten trapua. Atzokoan txanda irabaztea joan ziren baina helburua hondoratu zitzaien. Ez bandera, ez tanda. Berriz ere laugarren postuan helmugaratu ziren Oriotarrak. Aurreko hiru ontziek –Urdaibai, Hondarribia eta Kaiku– oriotarrekiko zuten tartea handitu zuten.
Sentimendu kontrajarriak kolore berdin batekiko: poza eta pena. Poza neskengatik, lehen aldiz Kontxan arraun egin dutelako; eta tristura mutilengatik, jarritako helburuak lortu ez dituztelako.
Atzera begirakoa zenbakitan
Historia guztian laugarren aldia da gizonezkoek laugarren egiten dutela Kontxan. Guztira 79 aldiz hartu dute parte eta hirugarren postuan 12 aldiz geratu dira, bigarren postuan 21 aldiz eta bandera 31 aldiz lortu dute.