Zabalik dago Karelako ihardueretarako izen-ematea

Karkara 2014ko ira. 8a, 08:35

Irailaren 29tik aurrera hasiko dira haur eta helduentzako ikastaroak

Gaurtik, irailaren 8tik aurrera Karela Kirodegiko ihardueren izen-emate epea irekita dago. Haur eta helduen ikastaroak irailaren 29an hasiko dira.

Aurten hainbat berrikuntzekin dator kiroldegia: Cycling bizikleta berriak ekarri dituzte eta ohiko ordutegiez gain, goizeko 07:10tan ikastaroa eskeiniko da. Eguerditan Zumba klase berri bat eskeiniko da, eta nobedade bezala tonifikazio eta lan kardiobaskularra batuko dituen Multifitness iharduera eskeiniko da. Orain arte egiten zen ohiko eskeintza ere mantenduko da.

Ikastaro gehienetan prezioak mantendu edo jaitsi egingo dira, Aerobik eta Yoga ihardueretan izan ezik; horietan igoera egongo da.

Informazio gehiago Karelaren ohiko ordutegian harreran bertan, edota 943894428 telefonora deituta lor daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide