✗
Helburu berberarekin uretaratu ziren bi ontziak, bai mutilena baita neskena ere. Mutilek txartela ia baietsia zuten, ziurtatuta. Neskek orain artean lortu gabekoa eskuratu nahi zuten, ametsa egi bihurtu. Biak sailkatu ziren, biek lortu zuten xedea.