Ikasturte berria hastear

Karkara 2014ko ira. 4a, 13:00

Irailaren 8an jarriko dira Orioko ikastetxeak martxan eta lehen egunetik zerbitzu guztiak erabilgarri egongo dira

Uztaila joan zen, baita abuztua ere. Irailean sartu gara; askorentzat amaitu dira udako oporrak, hasi dira Kontxako estropadetako nerbioak eta zabaldu dira ikastetxeetako ateak. Mantala ikastolara eramateko ordua iritsi da.

Zaraguetan irailaren 8an eskolara buelta

Zaragueta Herri Eskolan irailaren 8an hasiko dira eskolak, datorren astelehenean. Goizez, jardunaldi trinkoan irailak 18a bitarte, HHn eta LHn. DBHn iraila osoan egingo dute horrela. Hortik aurrera ohiko ordutegia izango dute.

Zerbitzuak lehen egunetik martxan jarriko dira: zaintza 8:00etatik 9:00etara, jangela eta garraioa. Lehengo urteko ordutegiak eta geltokiak errespetatuko dira aurten ere garraioari dagokionez.

Ikastolan ere egun berean jarriko dira martxan

2014-2015 ikasturteari ere irailaren 8an emango zaio hasiera Ikastolan. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleek egun horretan izango dute aurkezpena. Eskolak, ordea, irailaren 9tik aurrera hasiko dira bai DBHn, bai HH, bai LHn.

Jangelako zerbitzua eta zaintza zerbitzua –7:30tatik 8:30tara– lehen egunetik erabili ahal izango dira. Zerbitzuetako bat behar duenak irailaren 5erako, ostiralerako, Ikastolako idazkaritzari adierazi beharko dio telefonoz –943 83 47 04–, bertara azalduz edo email bidez –amaia@oriokoikastola.net.



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide