Ikasturte hasierako hainbat bilera klaseak hasi aurretik egingo dituzte Zaraguetan

Karkara 2014ko ira. 2a, 11:00

Irailaren 3tik aurrera egingo dira Herri Eskolako ikasleen gurasoekin bilerak

Ikasturte hasierarekin batera, guraso eta irakasleen arteko lehen bilerak hasten dira. Zaragueta Herri Eskolan, aurten, kurtsoa hasi baino lehenago egingo dira horietako batzuk. Ikasle txikienen gurasoek irailaren 3tik aurrera izango dituzte bilerak, honako ordutegietan

  • Lehen Hezkuntzako 1. maila irailaren 3an, asteazkena, 16:00etan
  • Lehen Hezkuntzako 2. maila irailaren 3an, asteazkena, 17:00etan
  • Haur Hezkuntza, 2 urte irailaren 4an, osteguna, 11:00etan
  • Haur Hezkuntza 3 urte eta 4 urte irailaren 4an, osteguna, 16:00etan
  • Haur hezkuntza 5 urte irailaren 4an, osteguna, 17:00etan


Gainerako ikasgelatako bilerak ikasturtea hasi eta gero egingo dira eta ikasleen bidez jakinaraziko zaie gurasoei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide