Geoorio.com: Oriori buruzko webgune berria

Karkara 2014ko abuztuaren 19a

Orioko Udalak geoinformazio zerbitzua ematen duen webgune berria garatu du

Orioko informazio zehatza ematen du GeoOrio, Udalak egin duen webgune berriak. Bertan, mapa baten bitartez, udal-lurraldearen geoinformazioa aurki dezake erabiltzaileak.

Atal desberdinetan banatua dago. Batetik gida praktikoa aurki daiteke, udal zerbitzu eta ekipamenduekin. Aisialdiarekin loturiko informazioa ere biltzen du webguneak: zer egin, zer bisitatu, non jan, non hartu ostatu... Merkataritza gida zabala ere aurki daiteke, saltoki, zerbitzu profesional eta industriekin.

Mapan bertan, hainbat kapa aktibatu daitezke: kale izendegia –kaleak, atariak, auzoak eta bidegorriak–, toponimia –aurkikuntzak, eraikinak, tontorrak eta abar–, katastroa, irudiak, trafikoa...

Webgunea: www.geoorio.com

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide