Kontzertu didaktikoa emango du Xabier Lizasok gaur Victoria Eugenian

Karkara 2014ko abuztuaren 12a

Argazkia: http://www.quincenamusical.com

"Txalapart-Land" izeneko saioan txikienek perkusioarekin kontaktuan jarriko dira

Xabier Lizaso piano-jotzaileak, Oreka TX perkusio taldearekin elkarlanean sortuta, kontzertu didaktikoa emango du gaur arratsaldean Victoria Eugenia antzokian. Topaketa dinamikoa izango da, eta bertan, txikienak txalapartarekin kontaktuan jarri eta perkusionista bezala lehen pausuak emango dituzte.

Bi urtetik gorako umeei zuzenduta dago saioa, eta Donostiako 75. Musika Hamabostaldiaren baitan dago. 19:00etan hasiko da kontzertua; 12 urte baino gutxiagoko haurrek 3 euroko sarrera ordaindu behar dute, eta gainontzekoek 7 eurokoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide