Trophée Teink batel estropada Orion izan zen atzo

Karkara 2014ko abuztuaren 8a

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

1993tik urtero antolatzen du sei eguneko estropada Zokoako Ur-Ikara elkarteak

14 batel iritsi ziren atzo, abuztiaren 7an, Orioko moilara. Trophée Teink izeneko estropadan parte hartzen ari ziren, Laredotik irten eta sei egunetan Donibane Lohizunera iristeko intentzioarekin. 80 milia eta bost geldialdi aurretik, helmugara iritsi arte.

Astelehenean Laredotik irten eta Plentzian, Elantxoben eta Mutrikun egin dituzte geldialdiak. Laugarren etapak Orio zuen helburu, arratsaldean iritsi ziren arraunlariak bertara.

22. edizioa du Trophée Teink estropadak aurten.1993tik antolatzen du Zokoa herriko Ur-Ikara elkarteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide