1979an ere munduko txapeldun

Karkara 2014ko abu. 6a, 09:21

Gaur egungo Esloveniako Bled lakuan egin zen aulki mugikorreko munduko txapelketa, eta hainbat oriotarrek osatutako ontziak lortu zuen garaipena

Imanol Garmendia eta Ander Zabalari egindako harreran alboan zituzten. Lehenago ere, Orioko hainbat arraunlarik herrian nola egiten den arraun erakutsi zuten munduaren aurrean: 1979an munduko txapeldun izan ziren.

Jugoslaviako, gaur egungo Esloveniako Bled lakua izan zen txapelketaren lekuko eta, besteak beste, Orio AEko bost arraunlarik osatu zuten zortziko ontzi txapelduna: Dionisio Redondok, Javier Puertas, Andoni Elizalde, Fernando Climet eta Pello Olasagasti.

Astebete geroago, laku berean, Pello Olasagastik lemazaindun laukoarekin bosgarren postua lortu zuen absolutu mailako munduko txapelketan

Suitzako emakume bat, Regula Catrina Hug, izan zen aspaldiko garaipenaren lekuko; eta bere kamerarekin betikotu zituen momentu izugarriak. Karkarara iritsi dira aste honetan, Joxemari Olasagastiren bidez.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide