Urrezko domina lepotik zintzilik dutela etorri dira Italiatik Euskal Herrira Imanol Garmendia oriotarra eta Ander Zabala. Munduko Txapelketa irabazi berri dute Varesen 23 urte azpiko pisu arinen kategorian, lemazain gabeko laukoan. Helburu horrekin joan ziren, txapeldunak izendatzeko xedearekin, eta ametsa beteta itzuli dira.
Pozik gutxi esatea izango da, ezta?
Ikaragarria da. Abenduan helburu hau ipini genuen, eta lan asko egin behar izan dugu lortzeko; baina lortu dugu. Lehiaketa bukatzean izugarrizko poza hartu genuen, oso polita izan zen.
Lanaren zati handi bat Sevillan egin duzue, ezta?
Abenduan hasi ginen lanean, bakarka edo binaka. Laukotea maiatzetik aurrera egon da preparatzen, buru-belarri. Eta laukotearen prestakuntza espezifikoa Sevillan egin dugu. Egunean bitan entrenatzen genuen: goizean eta arratsaldean.
Bi hilabetetan laukote sendoa eratzea ez da erraza izango.
Ander eta biok ginen kanpotarrak. Alvaro bertakoa da, Sevillakoa; eta Jaime galiziarra izan arren Sevillan bizi da. Gu ginen kanpotarrak, gu baikera lekualdatu garenak. Baina nahiko ondo moldatu gara eta taldean gustura ibili gara.Italian ere erraz egokitu zineten...
Kanporaketa nahiko erraz irabazi genuen, bai. Horrek konfiantza handia eman zigun finalerako. Finalean estropada gogorra planteatu genuen aurkarientzat, eta fruituak eman zituen. Azkenengo 500 metroetan txapeldunak ginela ikusten genuen.
500 metroren faltan munduko txapeldunak zaretela jakitean ze pasatzen da burutik?
Orain, garaipenaz gozatzea besterik ez zaizue geratzen.
Herritarrekin ospatuko duzue gaur bertan.
Atzo lehendakariak eta gaur herriak
Errezibimendua egin zieten atzo euskal arraunlariei. Urkulu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan ziren bertan, ongietorria ematen. Orioko Udalaren eta Arraunketa Elkartearen txanda gaur izango da; errezibimendua antolatu dute arratsaldeko 19:00etan, herritarren omena jaso dezaten.