Urtero gora egiten du errenta-aitorpena euskaraz egiten dutenen kopuruak

Karkara 2014ko uzt. 25a, 09:20

Lehengo urtean baino 96 pertsona gehiagok egin dute aurten errenta-aitorpena euskaraz. Gaztelaniaz egiten dutenak askoz gehiago izan arren, euskaraz egiten dutenen kopurua hazten ari da urtetik urtera

Martxoan errenta aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko kanpaina jarri zuen martxan Orioko Udalak UEMArekin batera. Kanpaina horrekin, herritarren eta administrazioaren arteko harremana euskarazkoa izatea sustatu nahi zuten; administrazioa euskalduntzeko bidea errazten baitzuen proiektuak.

Kanpainak eman ditu fruituak. Iaz baino 96 pertsona gehiagok egin dute aurten errenta-aitorpena euskaraz. Guztira 570 izan dira euskaraz egin dutenak, %19,28. Halaber, gaztelaniaz egin dutenen ehunekoa handiagoa da: %80,72.

Oraindik askoz gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak, baina euskarazkoen portzentajea handitzen ari da etenik gabe. Urtetik urtera gero eta gehiago dira errenta-aitorpena euskaraz egiten duten oriotarrak. Begira eboluzioa:

2009
Euskaraz egindako aitorpenak: 308 (%11).

2010
Euskaraz egindako aitorpenak: 399 (%13,98).

2011
Euskaraz egindako aitorpenak: 429 (%14,68).

2012
Euskaraz egindako aitorpenak: 474 (%16,40).

2013
Euskaraz egindako aitorpenak: 570 (%19,28)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide