Akatsa zuzenduta, Esnaola Gipuzkoako txapeldun

Karkara 2014ko uzt. 22a, 09:34

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Gipuzkoako Sega Txapelketako finala Juanjoxe Lizasok irabazi zuen 13 kiloko aldearekin. Esnaolaren fardo bat zenbatzea ahaztu zitzaien, hortaz, akatsa zuzenduta Esnaola izango litzake garaile

Uztailaren 13an Gipuzkoako Sega Txapelketako finala jokatu zen Aiako belardietan. Final estua izan zen, 13 kiloko aldearengatik izendatu baitzen Juanjoxe Lizaso garaile. 2.768 kilo bildu zituen Lizasok, eta Igor Esnaolak, 2.755.

Epaimahaiak argitara eraman duenez ariketa aritmetiko oker bat egon zen finalean, hau da, Esnaolak moztutako belar kopurua ez zuten ongi kontatu. Fardo bat kontatzea ahaztu zitzaien. Euskadi Irratiko Faktoria saioan Esnaola segalariak esan duenez egindako akatsa zuzenduko dute, horrek ekar ditzaken ondorio guztiekin. Akatsa zuzenduta Igor Esnaola izango da Gipuzkoako Sega Txapelduna, Lizaso baino 97 kilo gehiago ebakita.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide