Bigarren eskuko azoka izango da larunbat honetan, uztailaren 26an, Orioko herriko plazan. Era guztietako gauzak izango dira salgai: liburuak, jantziak, diskoak... goizeko 10:00etatik 15:00ak arte. Goiz osoan zehar izango da zabalik azoka.
Uztailaren 24a izena emateko azken eguna
Herritarren batek salmeta-gunea jarri nahi badu, Udaletxera aldez aurretik deituta egin behar du eskaria. Udalak mahaiak eta astoak jarriko ditu; muntaketa, aldiz, eskatzailearen ardura izango da. Etzi itxiko da udalean abisatzeko epea, uztailaren 24ean.