Txanda berean atera ziren lau faboritoak: Orio, Hondarribia, San Juan eta San Pedro. Orio laugarren kaletik. Estropada hasi eta lehen ziabogan aurretik ziren oriotarrak, bi sengunduko aldearekin. Bigarren ziabogan 9:42 denboran gelditu zuten kronometroa eta Hondarribiak 9:44 denboran. Hirugarren ziabogan tartea handitu zuen Oriok, eta bost segundu atera zizkion Hondarribiari. 19:42.48 denboran zeharkatu zuten helmugako marra oriotarrek. Sei segundu atera zizkion Hondarribiari, bigarren sailkatuari.
Garaipena eskuratu zuten oriotarrek. Lehen postuan sailkatu ziren beren tandan, baita sailkapen orokorrean ere. Gipuzkoako bandera Zumaiatik oriora ekarri zuten, eta herritarren harrerarekin ospatu zuten eskuratutakoa
Emakumezkoetan ez zen posible izan
Emakumezkoak lehenengo txandan egin zuten arraun, Getaria-Zarautz taldearen kontra. 8 segunduko aldearekin helmugaratu ziren; lehendabizi Getaria-Zarautz, eta ondoren, Orio. Guztira 11:11.50 denbora egin zuten neskek eta sailkapen orokorrean bosgarren postuan geratu ziren. Azkarrenak San Juan taldeko neskak izan ziren eta berek eman zuten Gipuzkoako bandera.