Azkue hil zuela aitortu du

Karkara 2014ko uzt. 16a, 16:36

2011ko martxoaren 16an hil zuten Amaia Azkue, 39 urte zituela. Zigortutako gazteak hiltzailea dela aitortu du auzi saioan

Hiru urte igaro dira Ibai-Ederko urtegian hilotza topatu zutenetik. Oriotarraren hilketaren ustezko egile bakarraren aurkako epaiketa hasi zen heriotza gertatu eta urte betera, martxoaren 12an, Donostian. Epaiketan ukatu egin zuen hilketa, nahiz eta bere burua aurkeztu zuen fiskalaren aurrean.

Donostiako Adingabeen Fiskaltzara joan zen hemezortzi urte betetzeko egun bat geratzen zitzaionean. Gazteak deklarazioan ukatu egin zuen, eta adingabea zenez Azkue hildakoan, Zumarragako Adingabeen Zentroan sartu zuten. Dagoeneko, ordea, adinez nagusia da, eta aztertu behar dute adingabeen zentroan segituko duen zigorra betetzen edo espetxean sartuko duten. Gaur, hori erabakitzeko auzi saioan bere jarrera aldatu du eta hiltzailea dela aitortu du. Egindakoarekin damututa azaldu da gaztea eta barkamena eskatu du.

Gazteak adingabeen zentroan jarraitzearen alde azaldu dira fiskala eta defentsa. Azkueren familiaren abokatua ez dago ados adingabeen egoitzan segitzearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide