Atzean utzi ditugun bi asteburuetan, igandetan, Gipuzkoako dardo selekziora sailkatzeko finalak jokatu dira Beraunen, Oreretan. Amateur eta Master mailako txapelketak izan dira eta bi oriotarrek sailkatzea lortu dute: Jose Ingnacio Azkonobietak eta Joseba Unanuek.
Azkonobietak amateur mailan lortu du Gipuzkoako Selekziora sartzeko txartela eta Unanuek master mailan. Urrian Gipuzkoako selekzioa Nafarroako selekzioaren aurka neurtuko da, Iruñean, eta han izango dira bi oriotarrak.