Gaurtik aurrera, asteartero-asteartero, zinema mundura hurbildu eta filmetako istorioetan barneratu zaitezke. Filmak, dokumentalak eta laburmetraiak; era guztietako ikus-entzunezkoak ikusteko aukera eskainiko du Etxeluze Gaztetxeak.
Filmek istorioak kontatzen dituzte, eta Etxeluzekoek euskal kulturaren inguruko istorioak proiektatzearen hautua egin dute. Ia pelikula guztiak euskaraz izango dira eta Euskal Herriko kontuak kontatuko dituzte, tartean, gaur emitituko dena: Gartxot.
Uztaileko emanaldiak
Uztailak 8 Gartxot dokumentala
Uztailak 15 Piparmin
Uztailak 22 24 hour party people
Gartxot, konkista aitzineko konkista filma proiektatuko dute gaur. Gartxot, bardo bat da, koblalari ba. Kaletatik zehar joaten ziren euren istorioak kontatzen, publiko ezberdinen aurrean, istorio hauek ahaztuak ez izatearren. Gartxot abeslaria ere bazen, kantu zaharrak abesten zituena. Kantu eta kontu zaharrak, historia, buruan darman pertsona da eta zabaltzen duena. Sortzeko gaitasuna ere bada, kontatzeko bertsoak sortzen baititu. Gartxot Nafarroako zen eta berak bizitakoa kontatzen da Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzentzen duten filmean.