Ezintasuna dutenak kirolera hurbiltzen

Karkara 2014ko uzt. 8a, 10:00

 

WorkingWheels proiektuak gurpildun aulkian dauden pertsonei kirola egiteko aukera ematen die; ezintasuna dutenak gai izatea ahalbidetzen du, eta Jon Azkuek ekimenarekin bat egin du

Jon Azkue eskubaloi jokalaria Zurichen izan da, Espainiako selekzioarekin kontzentratuta. Berarekin jokatzen zuen lagun batek WorkingWheels proiektua du eskuartean, ezintasuna duten pertsonak kirolera hurbiltzen dituen ekimen internazioanala. Alemaniako egonaldia baliatu du jokalari oriotarrak proiektuari babesa emateko.

Dena den, Zurichera eskubaloian jokatzera joan da, Europako txapelketa prestatzeko torneo bat jokatzera. Hiru partida jokatu dituzte. Lehendabizikoa, Alemaniaren aurka; bigarrenean Frantzia izan zuten arerio; eta hirugarrena, Suitzaren kontra.

Bi garaipen eta porrot bat

Alemania 24 - 22 Espainia
Espainia  29 - 32 Frantzia
Espainia  23 - 27 Suitza

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide