Oihan Gozategi Espainiako txapeldun

Karkara 2014ko uzt. 6a, 16:36

Sevillan jokatu dira Espainiako Aulki Mugikorreko estropadak eta Oihan Gozategi txapeldun izendatu da 3:49:35 denborarekin

Txikitatik aitaren pausoak jarraitu ditu Gozategik. Ibon Urbietak –1967– arraunlaria zen eta kolore horia defendatu zuen ia bere ibilbide guztian zehar; Orion hasi zuen bidea Orion amaitu zuen. Orioren traineruarekin lau Kontxako Bandera eta Espainiako bi txapelketa lortu zituen. Horrez gain, bitan hartu du parte joko olinpikoetan eta munduko txapelketan zilarreko domina lortu zuen, Tasmanian.

Muga urruti utzi dio aitak semeari, baina Oihan Gozategi ari da pixkanaka arraun munduan barneratzen. Infantila da bera eta asteburu honetan garaipen gogoangarri bat eskuratu du, Espainiako Txapelduna izan baita Aulki Mugikorrean.

Sevillan izan da txapelketa. 1X GI modalitatean lehen postua eskuratu du oriotarrak, hau da, infantil mutiletan skiff kategorian. Dena den, Gozategi ez da izan Oriotik Sevillara joan den bakarra; guztira, Orioko taldearekin 24 arraunlarik hartu dute parte Espainiako txapelketan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide