Bigarren urtez jarrian, Euskal Saskibaloi Federazioarekin batera, Eusko Protour Zarautz antolatuko du ZASTek uztailaren 18tik 20ra. Lehengo urtean txapelketan dezente oriotar aritu ziren; Junior nesken txapelketan Sara Iparragirre eta Elena Zaldua, esaterako. Azpitxapeldunak izan ziren Enara Albercarekin eta Maria Artetxerekin batera.
Irabazi ala galdu, parte hartu zuten guztiak pozik geratu ziren, sekulako azpiegituretan jokatzeko aukera izan baitzuten. Espainiako Saskibaloi Federazioak ekarritako azpiegitura du Zarauzko malekoian jokatuko den 3x3 txapelketak, berezia eta kalitate onekoa.
Izena emateko epea irekita dago jada www.zast.es webgunean. Kategoria bakoitzerako gehiengo kopurua zehaztutako dagoenez bizi ibili beharko da.