Duela bi aste itxi zuten Karela kiroldegia lanak egiteko, eta gehiengoa bukatu dutenez, berriz ere zabalik egongo da bihartik aurrera. Gimnasioa handitzeko obrak amaitzear dagoen arren, erabiltzaileei gogorazi nahi zaie zona berrietako lurraren egonkortasuna ez dagoela bukatuta eta uztailean zehar amaituko dela.
Udarari begira antolatutako ikastaroak, ume zein helduentzat, martxan jarriko dira. Hauek hiru egun barru hasiko dira, uztailaren 3an.