Trikitilariak, puzgarriak, hamaiketakoa, sardina jana eta sagardoa, apar festa, tortila patata lehiaketa, mus txapelketa... Egun osoan zehar izan zuten auzotarrek Anibarko Portuko jaietan gozatzeko aukera. Goizean trikitixa dianarekin hasi eta gauean Xabi Arostegi DJarekin amaitu zuten egun borobila auzoan, pasa den larunbatean, ekainaren 21ean.