Autopista sarrera margotzen ari dira

Karkara 2014ko eka. 5a, 10:23

A-8 autopistan, Donostiatik Oriora bidean, margotze-lanak egiten ari dira

Autopistak Orion duen irteera parean margotzen ari dira. Gaur goizean hasi dira errepideko marrak zuriz margotzen, eta lanak irteera oztopatzen du.  Hortaz, arretaz eta kontuz ibiltzeko eskatu dute trafikotik. Orio-Aia irteera hartu behar baduzu, pasa beharreko lerro etenak amaieran daudela kontuan izan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide