Urteko gau laburrenean kalejira

Karkara 2014ko mai. 29a, 14:33

San Joan bezperan egingo den kalerijako entseguen eguna zehazteko bilera ekainaren 5ean izango da, Kosta tailerrean.

Udako solstizioa San Joan bezperan da, ekainaren 23an. Argitasun handieneko egunean, kosta tailerretik, kalejiran, Ikastola aurreko plazaraino joango dira. Plaza horretan emanaldia egingo dute, 22:30ean. Egun argitsua izatea espero dute dantzariek; baina eguraldiak laguntzen ez badu, Karela kiroldegian egingo dute emanaldia Harribil dantza taldekoek.

Ekainaren 23ko gaua laburra da eta ihardunbide magikoz beteta dago. Sorginekin lotura estua dauka urteko egunik laburreneko aztikeriak. Horiek uxatzeko egiten da kalejira, baita sua ere.

Kalejiran parte hartu nahi duzu?

LH2tik aurrerako edozein herritarrentzat zabaldutako deialdia da, hau da, adin horretatik aurrera edonork hartu dezake parte dantzaldian. Guztia ondo irten dadin entseguak beharrekoak dira, eta horiek noiz izango diren zehazteko bilera egingo da ekainaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, Kosta tailerrean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide