San Pedroak prestatzeko azken zertzeladak

Karkara 2014ko mai. 29a, 14:50

Ekainaren 2an, 18:30ean, izango da festa batzordeko bilera

Eman dira pausoak, azken ukituak falta dira. Ia prest daude San Pedroak, egitaraua orraztea eta antolakuntza doitzea besterik ez da falta. Pauso horiek emateko herritarren parte hartzea beharrezkoa da, hortaz, oriotarrei dei egiten die festa batzordetik, bilera joateko eskatzen.

Bilkuran azken berriak azaldu, aurrekontuaren egoera adierazi eta azken zertzeladak emango dira. Ekainaren 2an izango da, 18:30ean, Orioko Kultur Etxean.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide