Benta bidea konpontzeko lanak hasi dira

Miriam 2014ko maiatzaren 16a

Azken hilabeteak itxita pasatu ditu udazkeneko euriteengatik eroritako bideak

Benta bidean euriteek eragindako kalteak konpontzeko lanak aste honetan hasi dira, azken hilabeteak igaroezin egon ondoren.

Udalak bost aste inguru aurreikusi ditu lanak amaitzeko. Hala ere, maiatzaren 24-25eko asteburutik aurrera, bidea irekiko dute eta ibilgailuak bertatik pasatu ahal izango dira asteburuetan. Bidea semaforo batekin erregulatuko da.

Lanak Campezo obras y servicios enpresak egingo ditu eta 147.713,39 euroko kostua izango du, BEZa barne.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide