Bandera lortu zuten jubenilek Trainerillen Ligan

Olatz 2014ko maiatzaren 19a

Arraunean, liga eta federazio kopa bukatu dira. Ligan bi brontzezko domina lortu ditu Oriok , eta kopan, garaipena

Mutrikun izan da Trainerillen liga asteburu honetan. Oriok hiru mailatan sailkatu behar zituen trainerillak igandeko txapelketarako: gizonezko jubeniletan, gizonezko seniorretan eta emakumezko absolutuetan. Etxeko lanak ondo egin zituen eta guztiak sailkatu ziren igandeko estropadarako; hori lortu zuen elkarte bakarra izan zen. Igandean gizonezko jubenilek bandera eta urrezko domina eman zuten, gizonezko seniorrek brontzea eta emakumezkoek 4. postua eskuratu zuten.

Trainerilla - garaipena

Txapeldun izendatu dira, hortaz, jubenil mutilak. Trainerilla txapelduna osatu duten arraunlariak dira Mikel Uranga, Aritz Hernandez, Xabat Mujika, Julen San Sebastian, Mikel Arregi, Martxel Aldai, Jon Arriola patroia eta Ibon Urbieta entrenatzailea.

Trainerillen Liga amaitu da eta Oriok bi brontzezko domina lortu ditu. Bata, Gizonezko Seniorretan; eta bestea, Emakumezko Absolutuan. 
 

Federazio kopan Gizonezko Seniorrak garaile

Mutrikun jokatu zen Gipuzkoako Kopako azken jardunaldia eta Gizonezko Seniorren taldeak garaipena eskuratu zuen; Orio B taldeak, alegia.

Patroiak

Asteburu gogoangarria izan da, hortaz, oriotarrentzat. Denboraldian egindako lana borobildu dute asteburuan; bai ligan, bai kopan. Lan txukuna eginda eta bandera astinduta etxeratu ziren Orioko arraunlariak. Asteburuko argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide