Haurrak ere bertsotan

Olatz 2014ko maiatzaren 19a

Herriko bi ikastetxeetako haurrak bertsotan arituko dira asteazkenean, Ikastolako areto nagusian

Ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen dute Orioko bi ikastetxeek. Ikasitakoa praktikan jarri eta herriari erakusteko aukera izango dute asteazken honetan, maiatzaren 21an, arratsaldeko 17:30ean, Ikastolako areto nagusian. Orioko Herri Ikastolak, Zaragueta Herri Eskolak, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Udalak antolatutako ekintza da Gu ere bertsotan programaren barruan.

Oholtza gainera igo eta ordubetez arituko dira haurrak bertsotan. Ikustera, eta batez ere, entzutera gerturatzen denak ez du sarrerarik ordaindu beharko. Doakoa da bertso saioa eta herritar guztiei irekia dagoena. Herriko txikienen abileziaz eta bertsotarako grinaz gozatzeko aukera izango da, hortaz, asteazken honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide