Antilla hondartzako hondarra mugitu dute jada. Hilabete lanean egon ostean, joan den astean bukatu zuten hondartzaren birprofilaketa. Bi helbururekin egin da lana: bata, itsasoko ura igotzean hondartzan gainezka ez egitea; eta, bestea, hondartzako hondarra ez galtzea. Hondartzako marea altuena baina metro bat gorago utzi dute hondarra xedeak betetzeko. Hiru edo lau urte igaro beharko dira zuzendaritzaren ustetan berriz ere hondarra mugitzeko.