Gipuzkoako Urrezko Domina Benito Lertxundirentzat

Olatz 2014ko maiatzaren 20a

Sariarekin Benito Lertxundik –Orio, 1942– musikaren bitartez euskal kulturaren eta hizkuntzaren alde egindako lana onartu nahi da

2013an, Nestor Basterrexea, Egunkaria eta Ekin; aurten, Benito Lertxundi, franksimao jasan zuten andrazkoak eta Beroa. Gipuzkoako goraipamen gorena Benito lertxundi oriotar kantari eta konposatzaileari emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Euskal musikaren, kulturaren eta euskararen alde egindako lana azpimarratu du Larraitz Ugarte bozeramaileak eguerdiko agerraldian, eta Lertxundik merezitako aitortza jasoko duela gaineratu du. Ekainaren 12an egingo da Gipuzkoako urrezko domina emateko ekitaldia. 

Belaunaldi asko Lertxundiren kantuekin hazi eta hezi dira. Izan ere, bost hamarkada daramatza oriotarrak kantangintzan. Istorioen bitartez herri honen historia biltzen dute bere kantuek; protesta hitzak, tradizioa, folklorea... guztiak jasotzen ditu bere musikak. Honen guztiaren inguruan sakon eta zabal hitz egin zigun Benito Lertxundik apirilaren 8an egin genion elkarrizketan. Irakurri nahi izanez gero egin klik hemen. Bideoz ikusi nahi izanez gero, aldiz, klikatu hemen.

Urrezko plakak Beroa eta Frankismoa bizi zuten emakumeentzat

Beroa harrera familien elkartea da, eta bakarrik dauden umeei babesa eta aurrera egiteko laguntza ematen die. Elkarte honi eman die urrezko plaketako bat; bestea, Frankoren diaktadura jasan zuten andreentzako da. Sistemaren aurka egin dute pertsonak dira eta ahanzturan daukagu hori. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide