Maiatzaren 22an eta 23an izango dira Txurrumuskiren ekintzetarako izen-emate egunak

Miriam 2014ko mai. 21a, 10:16

Orioko Kultur Etxean eman behar da izena, eta bi egun horietan bakarrik egin daiteke

Bihar eta etzi, maiatzaren 22a eta 23a, izango dira Txurrumuskiren udako ekintzetan izena emateko egunak. Kultur etxean egin beharko du Uda Txoko, Udaleku Ireki edo Gazte Abenturatan izena eman nahi dutenek, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

Izena emateko, bakoitzari dagokion zenbatekoa ingresatu beharko da Txurrumuskik Euskadiko Kutxan duen zenbakian: 3035 0182 18 1820021770. Uda Txokoak 85 euroko kostua du, Udaleku Irekiek 80 eurokoa eta Gazte Abenturak 105 eurokoa. Diru-sartzearen kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarri behar dira eta ziurtagiria izen-ematea egin behar duzunean erakutsi beharko da. Bestalde, Kultur Etxean eskuragarri dauden izen-emate orria beteta eraman behar da, baita osasun txartelaren kopia ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide