Lanak egiten ari dira tren geltoki ondoko biribilgunean eta Anibarko Portuko autobus geltokian

Miriam 2014ko maiatzaren 23a

Biribilgunea ibilgailu handientzako egokitzen ari dira, eta Anibarko Portuan oinezkoentzako pasabidea erraztuko dute

Oriotik pasatzen den N-634 errepide zatian bi lan egiten ari da Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila. Batetik, tren geltoki azpiko biribilgunea egokitzen ari dira, orain arte zubi sarreran ibilgailu handiek pasatzeko zailtasunak izaten baitzituzten.

Bestetik, Anibarko Portuko autobus geltokia oinezkoentzako egokitzen dabiltza. Horretarako oinezkoen babesguneak jarri dituzte errepide erdian, bi hain zuzen, eta pasabidea bi zatitakoa da orain. Horrez gain, ibilgailuen abiadura muga murriztu egin dute.

null

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide