Bi peoi kontratatuko ditu Orioko Udalak 5 hilabeterako

Miriam 2014ko maiatzaren 23a

Udal bulegoetan eman beharko da izena ekainaren 6ra arte.

Orioko Udalak bost hilabeterako bi peoi kontratatzeko hautaketa prozesua abian jarri du. Deialdia gaur, maiatzaren 23an irekitzen da eta ekainaren 6ra arte eman ahal izango da izena. Horretarako, udal bulegoetara jo beharko du interesa duenak, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara.

Udalak ezinbesteko baldintza batzuk ezarri ditu hautagai izateko:
– Orion erroldatuta egotea
– Langabetua izatea eta Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea
– Eskola ziurtagiria edo horren baliokideren bat izatea
– Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea –1HE–

Deialdiaren zehaztasunak hemen kontsulta daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide