Orioko egin dezagun bidea taldekoek ekitaldiz jositako astea
antolatu dute abenduaren 16tik 23ra. Abenduaren 16an, ostirala,
20:15ean, Zakilaeneko aldaparen hasieran –Pietate azpian– aurkezpena eta
argazki masiboa egingo dituzte. Horretarako, herritarrei bertaratzea
eskatzen diete ekimenekoek.
Datorren astelehenean, abenduak 19, dispertsioa iruditan izeneko
erakusketa irekiko dute Kultur Etxean abenduaren 23a arte. KM.O
proiektuko irudiak, informazio panelak eta bideoen proiekzioak
izango dira ikusgai bertan. Irekiera ekitaldia iluntzeko 19:00etan
egingo dute, eta atzetik, 19:30ean senideen bizipenekin
mahai-ingurua egingo dute.
Egoera berri baten aurrean gaude eta oraindik badira eskubideak
urratuta dituzten herritarrak. Horregatik, eskubide guztiekin
euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzen du Orioko egin dezagun
bidea taldeak. Horretarako, gaur egun dispertsioaren eragina
jasaten duten familiartekoei hitza ematea ezinbestekoa iruditzen
zaigu, herritar guztiek jakin dezaten zein den hauen asteburueroko
egoera.
Abenduaren 20an jarraituko dute ekintzek, Josu Martinezek eta Txaber
Larreategik egindako Sagarraren denbora dokumentalaren
emanaldiarekin. Hau ere 19:30ean izango da, Kultur Etxean.
Abenduaren 22an, Kultur Etxean eta 19:30ean, izango da azken
hitzaldia eta preso ohiek beren kontakizunak jarriko dituzte mahai
gainean bertan.
Aurrerago beste ekintzak izango dira, baina garrantzitsuena
urtarrilaren 7an Bilbon izango den herri mobilizazio orokorrera
beste urteetan baino jende gehiago mugitzea da. Aurten epe laburreko helburua
bizpahiru autobus betetzean jarri da, garai berri honetan presoen
eskubideak behar bezala bete daitezen aldarrikatzera joateko.
Informazio gehiago nahi duten herritarrek eskura izango dute www.egindezagunbidea.info eta www.kolosalaizangoda.info atarietan. Orioko egin dezagun bideak ere badu Facebook orrialdea, eta herritarrei hari atxekimendua ematea eskatu nahi diegu, atsegin dut botoian klikatuta.
Facebookeko orrialdera joateko, egin klik hemen.