Aurrekontuen proposamenaren aurkezpena Kultur Etxean

Gozategi Argentina Tour 2013 2011ko abenduaren 20a

Abenduaren 21ean izango da ekitaldia, iluntzeko 20:00etan, Kultur Etxean

Aurrekontuak adosteko garaia izaten da abendua, eta urtea bukatzerako adostuta izatea komeni da. Hori dela eta Udal Gobernuak aurreko ostiralean eman zien gainontzeko talde politikoei 2012ko udal aurrekontuen zirriborroa.

Behin hori egin dutela, herritarrei ere aurkeztu egingo diete aurrekontua, bihar, abenduaren 21a, asteazkena, iluntzeko 20:00etan, Kultur Etxean. Bertan, BeƱat Solaberrieta alkateak herritarrei aurrekontuetako dirua zertan gastatuko den azalduko die eta, ondoren, beren ekarpenak jasoko dituzte horretarako prestatu duten moduan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide