Pirritx, Porrotx eta Marimotots urtarrilaren 27an

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urt. 9a, 12:46

Urtero bezala Ikastolak antolatu du ekitaldia

Azken urteetako ohiturari jarraituz, urtarrileko azken ostiralean, aurten urtarrilaren 27an, arratsaldez Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Orioko Karela kiroldegian.

Sarrerak salgai daude dagoenerako eta 6 euro kostatuko dira. Erosteko, Ikastolako idazkaritzara edo Il Gelato kafetegira jo beharko da. Antolatzaileek interesa dutenei azkar ibiltzeko gomendioa egiten diete, aurreko urteetan denbora gutxian saldu zirela-eta.

Aurtengo emanaldiaren izenburua, Zazpikoloroa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide