Zuzendaritza batzorde berarekin jarraituko dute Zaharren Babes Lekuan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 11n izan zen batzar orokorra

Atzo, urtarrilaren 11n, Zaharren Babes Lekuko bazkideen batzar orokorra egin zuten. Urteko errepasoa egin zuten eta pisuzko bi erabaki hartu zituzten batzarrean.

Alde batetik, Garatzen jubilatuen komunitatetik atera ala ez eztabaidatu zuten eta, bestetik, zuzendaritza batzorde berriaren hautaketa egin zuten.

Garatzen komunitateak sortzen dituen alferrikako gastuak azaldu zituen zuzendaritza batzordeak eta eztabaidarako tarte ere izan zen. Zaharren kontseiluko Jose Antonio Salsamendik eta Garatzen elkarteko Antonio Camposek hitz egin zuten tarte horretan.

Azkenean, bozketa egin zuten Garatzenen jarraitu ala ez erabakitzeko. Batzordeak aurrez argi zeukan ez jarraitzeko asmoa eta Garatzeni jakinarazi zioten, baina atzo, bazkideei galdetuta ziurtatu nahi zuten pausu hori. Ondorioz, bozketan 99 irtetearen alde agertu ziren, 8 kontra eta batek baliogabeko botoa eman zuen.

Bukatzeko, zuzendaritza batzordeko kide berriak hautatu zituzten datozen bi urteetarako. Hasiera batean zuzendariak, Txomin Iribarrek, kargua uzteko asmoa azaldu zuen baina, bazkideek hala eskatuta, datozen bi urteetan zuzendaritza batzorde berarekin jarraituko dute Orioko Zaharren Babes Lekuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide