Pintxo poteoa izango da Aian larunbatean

Irati 2012ko urtarrilaren 17a

Edaria eta pintxoak jarriko dituzte aukeran herriko tabernetan

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 21rako, pintxo poteoa antolatu dute Aian, herriko tabernariek Udalaren babesarekin. 18:00etatik 21:00etara bitartean, herriko tabernetan, zuritoa, urteko ardoa, mostoa edo ura eskatzen dutenek pintxoarekin batera 1,50 euro ordaindu beharko dituzte; kaƱa, kriantza ardoa, freskagarria edo kalimotxo erdia eskatzen dutenek, berriz 2 euro.

Herriko giroa berotzeko, pintxo eta edariaz gain,
plazan toka jarrita egongo da eta jendeak punteria neurtu ahal izango du. 


 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide