Inauterietako jaia antolatzeko bilera deitu du Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urtarrilaren 19a

Jai bateratua egitea proposatu nahi diete herritarrei

Azken urteetan inauterietako jaiak Orion izan duen erantzuna ikusita, txikik eta handiak, denak bat eginda antolatu nahi ditu inauterietako jaia Udalak datorren otsailaren 18an.

Orain arte bi desfile-edo egin dira, bata, Txurrumuskik txikienekin egiten zuena arratsaldean eta, bestea, helduek iluntzean egiten zutena. Hori dela eta, bi desfileak bateratzeko gogoa azaldu du Udalak. Horri, gainera, goizetik mozorrotuta ibiliko den jendea ere gehitu nahi dute.

Horretarako, parte hartu nahi duten herritar guztiei –familiak, eragileak, norbanakoak…– jaia antolatzeko bilerara joateko eskatu die Udalak. Bilera, datorren astelehenean, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Etxean izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide