Matrikulazio kanpaina urtarrilaren 30ean jarriko da martxan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urtarrilaren 26a

Otsailaren 10a arte egongo da zabalik haurrak matrikulatzeko epea

Orioko Herri Ikastolak prentsaurrekoa eman zuen astelehenean DBHko eraikineko aretoan. Matrikulazio kanpainaren nondik norakoak kontatu zituzten bertan eta, esandakoaren arabera, atzo, urtarrilaren 25a, jarri zen martxan gurasoei eginiko bi aurkezpen bilerekin.

Gaur, urtarrilaren 26a, Aian izango dira arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean, egingo den informazio bileran. Bilera hau datorren urtean DBH egiten hasiko diren ikasleen gurasoei zuzendutakoa izango da.

Zaragueta eskolak eta Ikastolak, larunbatean egingo dute ate irekien eguna. Biek hala biek 11:00etan hasiko dute beren ikastetxeak erakusteko ekitaldia. Andatzako eskola txikiak, bestalde, astelehenean, urtarrilaren 30ean, iluntzeko 19:00etan, egingo du ate irekien saioa.

Astelehenean, urtarrilaren 30ean, hasiko da matrikulazio epea eta otsailaren 10a arte iraungo du.

Dena dela, informazio saioetara agertu ezin dutenek badute bestelako modurik, ikastetxeetara azalduta edota telefonoz deituta:

– Andatzako eskola txikia: 943 133 996

– Lardizabal Aiako Herri Eskola: 943 834 107

– Orioko Herri Ikastola: 943 834 704

– Zaragueta Herri Eskola: 943 894 052

Bestelako ekintzak

Orioko ikastetxeek bestelako ekintzak antolatu dituzte gaurko, urtarrilaren 26rako, eta biharko. Gaur barreterapia tailerra izango da Zaragueta eskolak antolatuta, eta izena emateko, eskolara bertara deitu beharko da, 943 897 052 telefonora. Tailerra 18:00etatik 20:00etara izango da.

Bihar, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izango da Ikastolak antolatuta. Emanaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Karela kiroldegian, eta aurreko astetik ez da sarrerarik geratzen ikuskizuna ikusteko. Emanaldiak zazpikoloroa izena du eta Ikastolako Zigor Saizarrek prentsaurrekoan esan zuenez, dituzten balioak gure balioen antzekoak direla ikusten dugunez, urtero ekartzeko saiakera egiten du Ikastolak.

Arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean, Zaraguetak antolatuta, Diziplina positiboa deituriko hitzaldia emango dute Baikara guraso federazioaren formazio taldekoek. Bertan, arauak eta limiteak ezartzeko diziplina proposamena azalduko diete gerturatzen direnei. Batez ere, haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide