Ez-ohiko udalbatzarra izango da gaur Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urtarrilaren 30a

Iluntzeko 20:00etan emango zaio hasiera

Gaur, urtarrilaren 30a, iluntzeko 20:00etan, ez-ohiko udalbatzarra egingo da Orioko Udalean. Normalean hileko azken ostegunean egiten den arren, azken astelehenera pasa dute oraingoan.

Gai zerrenda 11 puntuk osatzen dute eta tartean pisuzko erabakiak hartuko dira.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- 13/2011 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientearen berri ematea. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak arraunketa eta piraguismoko teknifikazio zentro bat instalatzeko handitu eta berritzeko obren proiektu aldatua, 518.250,93 euroko aurrekontua daukana (BEZ barne).

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2012ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko langileen ordainsarien gehikuntza.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia, Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, 2011ko abenduaren 15eko 6/2011 zenbakidun osoko bilkuran, onartutako oharrak kontuan hartuz egindako egokitzapenak jasotzen dituena.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalak taldea osatzea Azkoitia, Zarautz, Urretxu, Orereta (Errenteria) eta Ormaiztegiko udalekin, KUTXAren gobernu organoak aukeratzeko.

8.- Onartzea, egoki bada, EAJ talde politikoak sustatutako Orioko Udalaren Adierazpen Instituzionala, lapurtutako haurren ustezko sarea dela-eta.

9.- Onartzea, egoki bada, Bildu talde politikoak aurkeztutako mozioa, KUTXABANKeko Kontseilari Nagusiak izendatzeari buruz.

10.- Jokin Izagirre Zabala zinegotziak (Orain) bere karguari uko eginez aurkeztu duen idatziaren berri ematea.

11.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide