Hilabetero bezala merkatarien bilera izango da otsailean ere. Asteazkenean, otsailaren 1ean izango da batzarra 14:30ean, udaletxean. Honako gai hauek izango dituzte hizpide merkatarien bileran:
-
2012rako bilera datak.
- Arkuperen ekitaldi plangintza 2012rako.
- 2011ko diru sarrerak.
- Tabernarien bilera.
- Logoa berritzea.
- Lokala: kultur etxea.
- Ikei data: azterlanaren azken ondorioak.
- Webgunea. Denden kokapena.
- Kuponing martxan jarri eta ordezkaria izendatu.
- Turismo mahairako 2 ordezkari.
- Merkatarien ekarpenak.
Merkatariei dei egin nahi diete bileran parte hartzeko eta beraien ekarpenak eramateko.