Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Elkarteko 25. urteurrena ospatu zuten Andatzan

Irati 2012ko urtarrilaren 31

Mendi ibilaldia, pintxoak eta hegaztien askatzea izan ziren

Larunbatean ospatu zuten Andatzan Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Elkarteko 25. urteurrena. Aginaga, Altzo, Gabiri, Igeldo, Ikaztegieta, Larraul eta beste hainbat herri txikitatik gerturatu zen jendea Andatza eskolara; 100 lagun inguru.

Eguraldi eguzkitsuarekin mendi alderantz  abiatu ziren ibilaldi bat egitera, baina berehala lainotu zen zerua eta euripean egin zuten Lokaterako bidea. Bueltan, Andatzako gurasoek pintxoak banatu zituzten. Bestalde, eguneko ospakizun modura Igeldoko arrano-etxetik ekarritako hegaztiak askatu zituzten, mirua eta zapelatza besteak beste.

25. urteurrena dela eta, urtean barrena beste hainbat ekitaldi ere izango dira:

  • Otsailean: Kaxa Ibiltaria
  • Martxoan: Herri guztien batzar orokorra
  • Apirilean: Jardunaldiak
  • Maiatzean: 25 urte 25 tontor
  • Ekainean: Eskola txikien festa Larraulen
  • Udazkenean: Eskola ezberdinen artean mahai ingurua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide